Agenda

miércoles, 4 de mayo de 2011

aintzinaroa

Kristo aurreko lehenengo milurtean iberiarrak eta zeltak zeuden iberiar penintsulan. 
Zelten herriek zirkulu forma zuten eta oso nahaspilatuta zeuden. Iberiarren herriek, berriz, laukizuzen edo laukien forma zuten eta kaleak zituzten, beraz, orden bat mantentzen zuten.

Gero, herri kolonizatzaileak etorri ziren mediterraneo itsasotik:

  • Feniziarrak: Andaluziako kostaldean kokatu ziren eta Asiatik etorri ziren. Kolonia hauek egin zituzten: Sexi, Gadir, Malaka, Abdera.
  • Greziarrak: Greziatik etorri ziren eta kostalde mediterraneoan kokatu ziren. Kolonia hauek sortu zituzten: Rhode, Emporion, Sagunto eta Hemeroskopeion.
  • Kartagotarrak: Afrikatik etorri ziren eta penintsulako ekialdean eta balear uharteetan kokatu ziren. Kolonia hauek sortu zituzten: Kartago Nova eta Ebyssos. Erromatarren kontra borrokatu ziren, gerra punikoetan. Azkenean, Erromatarrek irabazi zuten eta kanporatu zituzten.
  •  
  •