Agenda

miércoles, 30 de marzo de 2011

ESKOLAKO JAIAK

Kaixo bihar eskolako jaiak dira.Baino 9:10etan kontrol bat dugu.Ze gaizki.... Baina 12:30 pregoia da ordu horretaraino gela normala dugu.Gu urdinez goaz eta beste gelak gorriz,berdez eta laranjaz. Gure kontrakoa D da baino inportanteena ondo pasatzea da. Saiatuko gara irabazten gauza guztiak.Baina hori ia ezin da egin.Irabaziko dugu eta bihar ondo pasas agur!!!!!!!!!!!!

martes, 29 de marzo de 2011

ADITZ TRINKOAK

Hemen uzten dizuet aditz trinkoak ikasteko taulak. Gogoratu 11. gaian landu genituela eta azterketan baliteke hutsuneak betetzeko ariketatxoren bat agertzea. Gogoratu ere, nik ahalerako aditzak egiteko eman dizkizuedan trukoak.

NOR= Ikasi behar da, ez dago trukorik
NOR-NORK: U= EZAKE: DITUZTE= DITZAKETE
NOR-NORI-NORK= I= IEZA: DIZKIDATE= DIEZAZKIDATE

NEOLITOA

Neolitoa duela 7.000 urte hasi zen, eta duela 6.000 urte inguru amaitu zen.
Garai honetan, gizakiak sedentario bihurtu ziren, eta herrixkak eraiki zituzten. Animaliak gordetzeko itxiturak egiten hasi ziren, eta landatzen ere hasi ziren.
Lanabesak ere gero eta landuagoak ziren, eta bi asmakizun garrantzitsu egon ziren: ehuna eta zeramika.
Garai horretan, artistek, kolore bakar batez eta oso modu eskematikoan margotzen zituzten beraien pinturak. 

viernes, 25 de marzo de 2011

Eskolako jaiak.

Kaixo denoi:

   eskolako jaiei buruz hitz egingo dizuet. Beste klasekoei irabazi behardiegu,baina ez badugu irabazten, ez da ezer gertatzen.Gogoratu: importanteena ezda irabaztea baizik eta JOLASTEA.

jueves, 24 de marzo de 2011

historiaurrea

Kaixo.
Historiaurreari buruzko informazioa emango dizuet.
Historiaurrea lehenengo garaia da.Eta duela miloi bat urte hasi zen eta duela 3.000 urte bukatu zen idazkerarekin
Historiaurrean hiru garai daude:paleolitoa,neolitoa eta metal aroa.

PALEOLITOA:Historiaurreko lehen aldia da. Aire librean bizi ziren eta elikatzen ziren naturan ehizatzen, biltzen eta arrantzatzen zutenaz.

miércoles, 16 de marzo de 2011

Matematikako gai berria

Kaixo!!!! 

Zer moduz? Gaur maten gai berri bat hasi dugu. Irudi lauak deitzen da. Oso oso dibertigarria da eta plastika ematen du. Baina gero askosez zailagoa izango da. 
Simetria landu dugu egin ditugun 4 ariketen bidez.

Bihar arte.

lunes, 14 de marzo de 2011

ADITZA

 Kaixo ni Julentxu(Julen Goya)naiz  eta aditzaren eskema bat jarriko dizuet:


 Aditz perifrastiko eta aditz lokuzioen ASPEKTUA, hiru daude:
  • Burutua(erosi dut) 
  •  Burutugabea(joaten ari naiz)
  • Geroa(jolastuko gara)
Aditz trinkoen ASPEKTUA, hiru motatakoa izan daiteke:
  • Puntukaritasuna(partidatik nator)
  •  Betikotasuna(argala naiz)
 Aditzaren ALDIA:
  •  Orainaldia(jaten ari naiz)
  •  Lehenaldia(joan nintzen)
  • Alegiazkoa(altuagoa banintz...)
       (Klikatu irudiaren gainean, handiagoa ikusteko)

        miércoles, 9 de marzo de 2011

        Zorionak

         Kaixo ni Julen Gomez naiz eta hona hemen gaurko laburpena:

        Gaur denok dakigu Julen Goya ren urtebetetzea dela. Orduan hemendik zorionak esaten diot,eta opari asko izatea esan nahi diot. 

        Ingurun. biztanleria eta ekonomia jarduera ikasten ari gara. Gogoratu hiru sektore daudela: lehenengo sektorea, (ingurunetik produktuak lortzea) bigarren sektorea (produktuak beste batean eraldatzea) eta hirugarrena (zerbitzuen sektorea).

        sábado, 5 de marzo de 2011

        Angeluak. Motak eta neurriak

        • Angelua: Elkar ebakitzen duten bi zuzenek edo bi planok mugatzen duten plano- edo espazio-zatia, gradutan neurtzen dena.

        angelu000.png

        1- Angeluaren osagaiak hauek dira:

        •Aldea: Angelua osatzen duten bi zuzenak. Poligono bat ixten duten lerroetako bakoitza; angelu bat osatzen duten bi lerroetako bakoitza.

        •Erpina: Angelu baten bi aldeek, poligono baten bi aldeek edo poliedro baten hiru alde edo gehiagok elkar ebakitzen duten puntua.

        •Zabaltasuna: Angelua osatzen duten bi aldeek duten zabalera.


        2- Angelu motak zabalera edo zabaltasunaren arabera:


        •Angelu zorrotza: 90 gradutik beherako neurria duena.
        zorrotza000.png

        •Angelu zuzena: Bere aldeak elkarzutak (perpendikularrak) dituen angelua, 90º gradukoa.

        zuzena000.png

        •Angelu kamutsa: 90 gradutik gorako neurria duena.

        angekamutsa00.png

        •Angelu laua: 180 graduko neurria duena.

        angelulaua000.png


        •Angelu osoa: zirkulu osoa hartzen duen angelua da (360°).


        angeluosoa000.png



        3- Angelu motak posizioaren arabera:


        •Ondoz-ondoko angeluak: erpina eta alde bat komunak dituzten angeluak.

        angeondozondokoa.png

        •Angelu auzokideak: ondoz-ondokoak dira eta angelu laua osatzen dute.

        angelubetegar000.png

        •Aurkako angeluak: Angelu baten aldeak luzatzerakoan sortzen den angelua eta abiapuntuko angelua erpinez aurkakoak dira: 1 eta 2, 3 eta 4.

        angeluaurkoa0000.png


        4- Angelu osagarriak eta betegarriak:

        •Angelu osagarria: Angelu jakin bati 90 gradukoa osatzeko gehitu behar zaiona.
        B angeluari bere osagarria den A angelua gehituz gero 90º eta A angeluari B angelua (bere osagarria) gehituz gero 90º.

        angeluodsagarri000.png

        •Angelu betegarria: Angelu jakin bati 180 gradukoa osatzeko gehitu behar zaiona.

        angelubetegar000.png


        viernes, 4 de marzo de 2011

        Eskolako jaiak.

        Adriana naiz eta eskolako jaiak nola diren esango dizuet.

        Jaiak oso dibertigarriak dira gauza asko daude, hala nola: brilet,saski baloia, .futbola...
        Honetaz gain, dantza ere badago jaialdia, eta bertan, Gitarra jotzeko, pianoa jotzeko, dantzatzeko, kontzertuak egiteko... aukera dago.

        Soka tira ere ,boloak, fletxak,  igel jokua eta gauza gehiago, 

        Espero det inor ez faltatzea.