Agenda

viernes, 6 de mayo de 2011

Aintzinaroa eskema

AINTZINAROA


IBERIARRAK, ZELTAK ETA KOLONIZATZAILEAK

K.a lehen milaurtekoan iberiarrak eta zeltak bizi ziren Espainian, gero zenbait herri kolonizatzaile etorri ziren mediterraneo aldetik (feniziarrak, greziarrak eta kartagotarrak).

IBERIARRAK

• Hegoaldean eta ekialdean bizi ziren Herrixta hesituetan bizi ziren eta hauen etxeak angeluzuzenak ziren eta kaleka antolatuta zeuden.
• Tributan antolatuta zeuden Eta horietan errege bat zuten gobernuburu.
• Biztanleak nekazariak edota abeltzainak ziren. Hala ere, artisau bikainak ere bazeuden.
• Feniziarren eta Greziarren artean salerosketak egiten zituzten eta txanpona erabiltzen zuten.

ZELTAK

• Iberiar goi-lautadan eta costadle atlantikoko eremuetan bizi ziren, beste herri batzuekin batera.
• Kastro izeneko herrixka hesituetan bizi ziren eta bertako etxeak zirkulu formakoak ziren eta nahaspilatuta egoten ziren.
• Zeltak tributan bizi ziren
• Gehienak abeltzaintzan aritzen ziren baita metalezko objektuak egiten ere.

HERRI KOLONIZATZAILEAK

• Feniziarrak
o K.a VII. mendean, etorri ziren penintsulara, mineralak erakarrita.
o Asiatik etorri ziren
o Itsas gizon trebeak eta merkatari bikainak ziren. (Salerosketan ibiltzen ziren)
o Andaluziako kostaldean kokatu ziren eta hainbat kolonia sortu zituzten bertan: Sexi, Malaka, Adbera...

• Greziarrak
o K.a VI. Mendearen inguruan iritsi ziren kostalde mediterraneora (Greziatik etorrita)
o Salerosketan ibiltzen ziren (gatza, metala, espartzua...)
o Hainbat kolonia sortu zituzten: Emporion, Sagunto eta Hemeroskopeion...

• Kartagotarrak
o K.a III. Mendean etorri ziren Afrikatik, eta Balear uharteetan eta Iberiar penintsulako ekialdean kokatu ziren.
o Hainbat kolonia sortu zituzten: Ebysson, Kartago Nova...
o Kartagotarrek beraien boterea indartu nahi zutenez, lurrak konkistatzeko asmoz hasi ziren; hala ere, Erromatarrekin borrokatu ziren eta Erromatarrek menderatu zituzten eta kanporatu zituzten Kartagotarrak Iberiar Penintsulatik.

ERROMATAR HISPANIA

Duela 2000 urte baino gehiago, erromatarrek kartagotarrak menderatu zituzten eta Iberiar Penintsula hartu. Hispania deitu zioten

• ERROMATARREN KONKISTA
o Erromatarrek mediterraneo Itsaso guztia kontrolatu nahi zuten erromatarrak eta kartagotarrak elkarren kontra borrokatu ziren (Gerra punikoak) Erromatarrek kartagotarrak kanporatu zituzten.
o K.a 218. urtean, erromatarrak Enporionen lehorreratu ziren eta pixkanaka-pixkanaka iparraldera jo zuten.
o Hispania deitu zioten Espainiari eta probintziatan banatu zuten, baita beraien legeak ezarri ere.
o Gizartea, pertsona askeen eta esklabuetan banatzen zen.
o Hispaniarrek erromatarren ohiturak bereganatu zituzten (erromanizazioa), legionarioen bidez eta latina ikasi zuten. Kristautasuna erlijio ofiziala bihurtu zen.

• EUSKAL LURRALDEA AINTZINAROA
o Hainbat herri bizi ziren euskal lurraldean:
 Autrigoiak
 Karistiarrak
 Barduliarrak
 Akitaniarrak
 Beroiak
 Baskoiak
o Erromatarrak utzitako gauzak:
 Hainbat herri: Iruña- Veleia eta Foruko erromatar errioxa
 Zubiak
 Galtzadak …