Agenda

sábado, 30 de octubre de 2010

AGUR MARIA

Agur Maria, graziaz betea,
Jauna da Zurekin.
Bedeinkatua zara zu andre guztien artean
eta bedeinkatua da zure sabeleko fruitua, Jesus.
Santa Maria, Jainkoaren Ama,
erregutu ezazu gu bekatarion alde,
orain eta gure heriotzako orduan. AMEN.

Harri motak eta paisaia eraldaketak (Zergatik gertatzen da?)

Zenbaki hamartarrak

Hona hemen zenbaki hamartarrak lantzeko zenbait ariketa. Lehenengoak nahiko errazak dira, hala ere, bukaerako batzuk nahiko zailak dira.
Hemen uzten dizkizuet erronka moduan egin nahi baduzue. Nik egitera animatzen zaituztet!

Zenbaki hamartarrak <-- (Hemen klikatu ariketen web orrira joan nahi baduzue)

GUTUN FORMALA

Kaixo kuadrila,

Zer moduz asteburu luzea? Nonbaitera joan al zarete?

Hementxe uzten dizuet gutun formal baten eskematxoa. Erabilgarria izatea espero dut. (Gogoratu laister, ahal badugu behintzat, udaletxera horrelako gutun bat bidaliko dugula). Beraz, garrantzitsua da honen egitura nolakoa den ondo ikastea.




Ondo pasa eta asterartera arte,
Alaia




viernes, 29 de octubre de 2010

Gomendio batzuk

Kaixo,                                                                                                                                                 

Ni Ivan naiz 5.Cko ikasle bat eta hauek gomendio batzuk dira:

GURASOEKIN ONDO MOLDATZEKO.
  • Inoiz ez erantzun, errieta egingo dizutelako.
  • Ongi portatu
  • Nota onak atera
  • Etxeko lanak egiten lagundu.
  • Gurasoek esaten dutena egin.
  • Gauza gehiegi ez eskatu.
    Josu, Asier, Maider Z, Haizea, Lidia, Julen Gy

LANDAREAK ONDO ZAINTZEKO
  • Landareak bere tokian utzi eta ez moztu.
  • Landareak zaindu eta ureztatu (baina ez gehiegi)
  • Basoetan, zuhaitzak ez moztu bertan animaliak bizi baitira.
  • Eguzkitan jarri.
    Eneko, David, Nora, Julen.A, Adriana eta Alma

OSASUN ONA IZATEKO
  • Egunero hiru fruitu eta barazkiak jan (Dieta orekatua)
  • Janari prestatu gehiegi ez jan.
  • Bost otordu egin egunero.
  • Jan baino lehen eskuak ondo garbitu.
  • Koipe, txutxeriak... gehiegi ez jan
  • Kirola egin
    Alvaro, Ainize, Ivan, Andrea D, Julen G eta Sergio


LURRA EZ KUTSATZEKO
  • Ez bota zaborrik lurrera (txikleak, zigarroak...)
  • Kotxea gutxietan erabili
  • Papera berrerabili zuhaitz moztu behar ez izateko    
  •  
  • Mario, Mikel, Jon Ander, Iker, Andrea S eta Maider                                                                       

jueves, 28 de octubre de 2010

Hidrosfera

Mario naiz berriro.

Hidrosfera planeta osoko uraren multzoa da.

Atmosfera

 Kaixo, Mario naiz eta atmosfera zer den azalduko dut.

Atmosfera Lurraren zati bat da eta aire geruza bat da.
Bertan troposfera eta estratosfera daude: Troposferan bizia dago. Estratosferan ozono-geruza dago (ozono-geruzak izpi ultramoreei ez die pasatzen uzten.)







miércoles, 27 de octubre de 2010

Sumendiak

Kaixo,

Haizea naiz eta sumendiei buruz hitz egingo dut.

Sumendiak lurrazaleko irekiguneak dira. Atalak hauek dira: Kraterra,tximinia,magma (ateratzen denean laba),eta
konoa.
Aktibo daudenean, arriskutsuak dira gas toxikoengatik eta labarengatik.

Sumendiak (Bideoa) <--(Klikatu bideoa ikusteko)



martes, 26 de octubre de 2010

Zatiketak 3 zifrekin nola egiten dira?

Kaixo familia!!!

Zer moduz doaz etxeko lanak? Gaur, interneten nenbilela hurrengoa topatu dut, nahiz eta erdaraz egon, oso interesgarria dela uste dut.
Zatiketak nola egin behar diren azaltzen da bertan.
Zuen gustukoa izatea espero dut!!
Bihar arte eta txintxo ibili!!

LURRIKARAK

 Kaixo
Ni NORA naiz eta ingurun lurrikarak zer diren ikasi dugu:
Lurrikarak bat- bateko astinaldiak dira. Lurrikara bat gertatzen  denean hiria suntsitzen du eta hiria oso gaizki geratzen da, horregatik berreraiki egin behar da hiri guztia.gero ordenagailu gelara joan gara eta bideo batzuk ikusi dugu:atmosfera,lurrarenak... 

Oso ondo pasa dugu.
Nora

lunes, 25 de octubre de 2010

Geofera

Arraltsadeon,

Lurraren geruza bati buruz argazki bat ikusiko duzue. Eta hiru atal ditu: Lurrazala, mantua eta nukleoa.

Poeta batzuk gara

Kaixo,
Julen A. naiz eta  klasean egindako poema hauek hemen idatziko ditugu.

Euskara

10 urte ditut
eta euskara mintzatu ahal dut,
besteek ez dute hitz egiten
baina frogatu zenbat dakiten!
Gazteek gauza asko egiten dituzte,
eta euskaraz hitz egiteko noiz denbora izango dute?
Ainize


Examena

Examena dago, txuria arrosa da,
morea berdea,
bakarrik dakit ez dakidala.

Examena da,
nire nota suspentso izango da...
Exkusa bat daukat,
baina ez dakit nola izango da.

Examena dago, txuria arrosa da,
morea berdea da,
bakarrik dakit ez dakidala.
Iker

Ostadarra

Begiratu ezazu zuk Joaquin,
ostadarra bere zazpi koloreekin.
Gorria eta laranja,
zeru goian dantzan,
horia eta berdea,
distiratsu eta polit dantzaka ordea,
urdina eta morea,
elkarrekin dantzaka erortzen zaie ilea,
eta azkenik more argia
eta bere dantzan sortzen digun bizia.
Kolore guztiak dantzaka sortzen didate,
nire poza eta jartzen didate bihotza taupaka.
Eneko


Txokolatea.

Txokolatea janari ona,
ematen dizu zoriona.
Txokolatea lind bada
oso ona ere egongo da.
Eta txokolatea banatzen baduzu
hobeagoa irudituko zaizu.
Sergio

sábado, 23 de octubre de 2010

GURE BIDAIA, GURE AMETSA HASTERA DOA......

Kaixo,

Gu 5. C-ko ikasleak era irakaslea gara eta hauek dira gure izenak:

Mikel                            Julen G.
Julen A                         Julen Gy.
Nora                               Alvaro
Haizea                               Lidia
Mario                                Alma
Ivan                                   Eneko
Maider   C.                              Asier
David                                  Iker
Andrea D.                           Andrea S.
Ion Ander                               Josu
Sergio                            Ainize
Adriana                       Maider Z.
Alaia                                    

Blog honen bidez, gure lanak aurkeztuko dizkizuegu baita ikasten dugunaren laburpenak eta bideoak ere zintzilikatuko ditugu.


Zuen gustukoa izatea espero dugu,
5.C-ko ikasleak