Agenda

lunes, 23 de mayo de 2011

ERDI AROA (LABURPENA)


ERDI AROA
1.       Erdi aroaren hasiera
1.1   Erresuma bisigodoa
·         400. urtean, germaniar herriek (haien artean, bisigodoak zeuden) erromatarrak erasotu zituzten.
·         Bisigodoek erresuma bat sortu zuten, Toledo hiriburu zuena.
·         Errege bisigodo batzuk hauek izan ziren: Leovigildo, Rekaredo eta Rezesvinto.

1.2   Musulmanen konkista
·         711. Urtean, musulmanak Afrikatik iritsi ziren, eta erresuma bisigodoa inbaditu zuten. (Iberiar penintsula eta balear uhartea). Konkistatutako lurraldeari Al-andalus deitu zioten. (Kordoba zen honen hiriburua)
·         Hasieran emirerria izan zen (Damaskoko kalifaren menpean zegoen).
·         Gero, 756. Urtean, Abd. Ar Rahman I.ak emir independente bihurtu zuen eta banandu zen Damaskotik.
·         Adb. Ar Rahman-ek III.ak kalifa titulua hartu zuenean, Kordobako kaliferrian bihurtu zen.

1.3   Kristau erresumen sorrera
·         Penintsularen iparraldean bizi ziren kristauak gogor egin zieten musulmanei, eta pixkanaka erresumatan eta konderritan antolatu ziren.
·         Kantaurialdekoak Pelaio noble bisigodoarekin, Asturiaseko erresuma sortu zuten, 722.an.
·         Gero hiriburua Leonen jarri zuten eta Leongo erresuma izena hartu zuen.
·         Erresumaren zati bat (ekialdekoa) independentzia lortu zuen eta Gaztelako konderria sortu zen, urte batzuetara Gaztelako erresuman bihurtu zena.
·         Pirinio aldean, Nafarroako erresuma, Kataluinako konderriak eta Aragoiko Erresuma sortu ziren.

2.        Erdi aroaren amaiera
2.1   Kaliferria izatetik Granadako Erresuma izatera.
·         XI. mendetik aurrera, kristau erresumek hainbat lurralde musulman konkistatu zituzten.
·         Al andalus taifak izeneko zenbait erresuma txikitan banatu zenà Kaliferria bukatu zen. Taifak elkarren etsaiak ziren, eta taifak bateratzeko almorabideak eta mohadeak etorri ziren.
·         Baina 1212an, Navas de Tolosa Gudua izan zenà Gaztelauz, nafarrez eta aragoitarrez osatutako armada batek musulmanak garaitu zituen. (Fernando III.a eta Alfonso X erregeekin)à Lurralde musulman bakarra geratu zen Iberiar Penintsulan (Granadako erresuma)

2.2 Kristau erresumak sendotzea
·         Iberiar penintsulako kristau erresumak eta konderriak bateratu ziren.
·      1137. Urtean, Kataluinako konderriak eta Aragoiko Erresumak batu zirenà Horrela sortu zen Aragoiko koroaà Alfonso I.a izan zen lehen erregea.
·      Urte batzuk geroago, Portugalgo erresumak Leongo Erresumarekiko independentzia lortu zuen.
·      Gaztela eta Leon, hainbat aldiz banatu eta elkartu ziren eta Fernando III.a erregearekin betirako batu ziren, Gaztelako koroa osatuz.
·      Nafarroako erresumak hainbat lurralde galdu zituen, eta gaztelak bereganatu.
2.3 Gaztela eta Aragoiko Koroak
·      XIII-XV. mendeetan, Aragoiko koroak eta gaztelako koroak lurraldeak bereganatu zituzten.
·      Jakue I.a Konkistatzailea erregea zela, Aragoiko koroak Balear uharteak eta Valentziako taifa bereganatu zituen. Gero beste lurralde batzuk Italian eta Grezian. Aragoiko koroa osoan errege bakarrak gobernatzen zuen eta bere erakunde politikoak zituen.
·      Gaztelako koroak ere konkistatu zizkien lurraldeak musulmanei. Fernando IIIarekin Andaluzia eta Extremadura gehitu zioten koroari. Kanariar uharteak ere konkistatu zituzten. Errege bakarrak gobernatzen zuen, baina aholkulariak zituen.
·      Gaztelako Elisabet I.a eta Aragoiko Fernando II.a ezkondu ziren 1479 eta gaztela eta leongo koroak batu ziren. Hauek Errege-erregina katolikoak bilakatu ziren.
2.3 Granadako Erresumaren konkista
·      XV. mendearen amaieran, kristau erresumek ia penintsula osoa hartu zuten: Lurralde musulman bakarra zegoenà Granadako Nasri Erresumaà errege- erregina katolikoek 1492an konkistatu zutena.

3.       Al Andalusko bizimodua
3.1 Gizartea

Al Andalus gizartea askotarikoa zen. Hura osatzen zuten pertsona guztiek ez zuten erlijio bera:
·      Konkistatzaile musulmanak (Talderik boteretsuena)
·      Muladiak (erlijio musulmana bereganatutako kristauak)
·      Mozarabiarrak ( beren erlijioari eutsi zioten kristauak)
·      Juduak (gutxiengoak ziren eta banatuta bizi ziren)
3.2 Hiriak
·      Hiriak garrantzi handia zutenà Zati nagusiari medina deitzen zioten, eta hor zegoen eraikin garrantzitsuenetariko bat meskita zen.
·      Artisau eta merkatari ugari bizi ziren. Zoco izeneko azoketan saltzen zituzten gauzak.
·      Hiriak soroz inguratuta zeudenà Asko nekazariak ziren baina beste labore batzuk ere ekarri zituztenà Orburuak, arroza, labore ureztatuak…
3.3 Eraikuntzak
·      Material kaskarrak erabili zituzten eta iraunkortasun gutxikoakà igeltsua eta adreilua
·      Hormetan apaingarri ugari jarri zituzten
·      Barnealdean zutabe ugari zituzten eta zutabeen gainean hainbat formatako arkuak jartzen zituzten: zirkunferentzia erdia, ferraren formakoa, forma zorrotzekoak.
3.4 Kultura
·      Hirietan mediku, idazle, astrónomo, matematikari eta filosofo ugari bizi ziren.
·      Al- andaluseko aztarnak ditugu gaur egun: hitz ezberdinak, eraikinak…

4.       Kristau erresumetako bizimodua
4.1 Gizartea
·      Bi talde nagusi zeuden:
o Pribilegiodunak: Nobleak eta kleroa ziren. à Nobleak gazteluetan bizi ziren eta kleroa, berriz, monasteriotan.
o Pribilegiorik gabeak: zergak ordaindu behar zituztenà Nekazariak, artisauak, eta merkatariak.
4.2 Hiriak
·      Harresiz inguratuta zeuden
·      Auzotan banatuta zeudean, kaleak estuak ziren eta zurezko etxeak zituzten.
·      Plaza handi bat zuten, non produktuak saltzen zituzten.
·      Hiri askotan katedral ederrak eraiki zituzten.
·      Merkatariak eta artisauak bizi ziren. Lanbide bereo artisauak gremioetan elkartzen ziren.
·      Batzuetan merkataritza feriak egiten zituzten.
·      Hiri nagusietan unibertsitateak zeuden.



4.3 Arte erromanikoa eta gotikoa
·      Erdi Aroan bi estilotako eraikinak egin zituzten: Erromanikoak eta gotikoak
o  Estilo erromanikoa: Hasieran egiten zutenà Garaiera txikiko eraikinak ziren, harrizko horma lodiak zituzten, eta leiho gutxi. Erdi puntuko arkua erabiltzen zuten.
o  Estilo gotikoa: XIII. Mendetik aurreraà Garaiera handiko eraikinak ziren, hormak meheagoak eta arku zorrotzeko ate eta leihoak zituzten. Leihoak koloretako beiratez apaintzen zituzten.

5.       Gaur egungo Euskadiko lurraldea, erdi aroan
5.1 Bisigodoen garaia
·      Baskoiak eta bisigodoak borroka handiak izan zituzten beraien artean. Bisigodoek ez zuten lortu baskoien lurraldea konkistatzea.
·      Aztarnategiaà Aldaietako nekropolia.
5.2 Musulmanak ez ziren kokatu gaur egungo Euskadiko lurretan
·      Ez zegoelako aberastasunik eta klima eta erliebea oztopoa zelako beraientzat
5.3 Kristauen konkista
·      Euskadin hegoaldean iparraldean baino lehenago gertatu zen kristauen konkista.
5.4 Ondare artistikoa
·      Eraikin erromanikoakà Armentiako San Prudentzio eta Estibalizko Andre Maria (Araban) eta San Pelaio ermita (Bizkaian)
·      Eraikin gotikoakà Gasteizko Santa Maria eliza, Bilboo San Anton eta Santiago katedrala eta Hondarribiko Sagarrondoko Andra Mari eliza.





miércoles, 18 de mayo de 2011

ARTE ERROMANIKOA ETA GOTIKOA

Kaixo nik gaur arte erromanikoa eta gotikoa nola den esplikatuko dizuet.

Kristau erresumekin batera arte hauek sortu ziren.Arte erromanikoan, eraikinak altuera txikikoak ziren eta harrizko pareta lodi-lodiak egiten zituzten.Barrualdean, ez zegoen lehio askorik horregatik ez zen argi asko sartzen.Eta estilo gotikoan ,beriz, edifizioak oso altuak ziren eta horma meheagoak eraikitzen zituzten. Gotikoan lehio asko zeuden eta bidrierak jartzen zituzten koloreztatzeko. Hau dena erdi aroan gertatu zen.

miércoles, 11 de mayo de 2011

inguru (Erdi Aroa)

Kaixo, Erdi Aroari buruz hitz egingo dizuet.Erromatar legioiak oso indartsuak ziren,bai,baina garmaniarrak erromatarrei garaituzituzten.Gero,Musulmanaketorri ziren eta inbaditu zuten lurrari Al Andalus deitu zioten eta
 Kordoba izan zen hiriburu.

viernes, 6 de mayo de 2011

Mate: Espazioan orientatu

Kaixo!
Mateko gaia bukatuko dugu oso laister. Gai hau oso dibertigarria da. Gai honetangauza asko ikasi ditugu:1.a gure espazioan oriendatu eta 2.a biraketak espazioan eta 3.a eskala kuadrikulatua

Elezaharrak

Zergatik dago adiskidetasuna
munduan!





Egun batean,Jainkoak lau elementu sortu zituen.Elemen-
tu bakoitzan errege bat izendatu zuten.Egun batean,lau
elementuen erregeak lasterketa bat egitea erabaki zuten.Lasterketa hori,nor izango zen errege guztien
erregea izendatzeko zen.Orduan,lasterketa hasi zen,
BBUUUMMM!!!!!!!!!pistola batekin tiro egin zuen zerura.Suzko erregea lehenengo zegoen eta bere suarekin,lurraren erregeari besoa urtu zion.Orduan,
Jainkoak esan zuen:
-Ez korrika egin gehiago horrelako beste bat ez gertatzeko.Jakiteko nor izango den hurrengo erregeen
erregea.Hezur bat ezkutatu dut,aurkitzen duena
hurrengo erregeen erregea izango da!
Bakoitza leku batetik joan zen bakoitza, eta gero denak
aurkitu ziren leku berdinean eta lauak batera esan zuten:
-Emen dago hezurra!!!!!!!!!!!!!!!!
harri handi bat zegoen hezurraren gainean eta harriaren gainean ura,sua,eta haizea zegoen.Orduan denok batera
bere botereekin lortu zuten hezurra.Eta horrela lau elementuak lagunak egin ziren.




BALOI DISTIRATSUA

Bazen behin, zientifiko maltzur bat.Zientifiko hori baloi oso distiratsu bat egin zuen.Zientifiko horrek baloiari bizitzarekin egin zion.Orduan,zientifiko hori baloia denda bati saldu zion.Geroago,ume bat dendara joan zen eta baloia erosi zuen. Astelehenean baloia eskolara eraman zuen eta errekreoan bera eta bere lagunak futboleko partida bat jokatu zuten.Orduan,baloia faltak egiten hasi zen,eta umeak pentsatzen zuten beste umeak zirela.Horregatik, gaur egun baloiak bakarrik egin daitezke fabrika legaletan.




Zergatik belarra berdea da?

Duela urte asko herrixka batean gizon nekazari bat bizi zen.Eta beti bere animaliei belarra txuri-beltza ematen zien.Eta animaliei ez zitzaien gustatzen;inori ez zitzaion gustatzen.Gizona nazkatuta, herriko sorginarekin hitz egitera joan zen.Heldu zenean, gizona galdetu zion:
-Zergatik animaliei ez zaie gustatzen belarra?-Eta hark erantzun-Zaporerik ez duelako,eta txuri-beltza delako.
Orduan gizonak esan zion:
-Zer egin ahal dut,nire animaliak belarra jateko?-eta sorgina erantzun zion:
-Munduari buelta ematen badiozu, belarra berdea egingo dut eta zapore gehiago.

Orduan, nekazariak munduari bira eman zion,eta itzultzean belarra berdea zegoen eta zaporea ere bazuen eta animaliak pozik zeuden.



URREZKO ARRANOA

Bazen behin erromatar bat, seme bat zeukana. Aita joan zen erromatarren
sinboloarekin (urrezko arranoarekin) eta bere soldaduekin kartagotarren jabetzara konkistatzera. Baina, kartagotarrak gehiago ziren eta kartagotarrak erromatarrei irabazi zien eta erromaten sinboloa kendu zieten ere aitaren ohoera kendu zioten. Urte batzuk pasa ondoren, bere semea (Augusto) joan zen bere esklaboarekin, kartagotarra zena, estalita joan ziren. Lau egun pasa ondoren, herri bat haurkitu zuten eta hor zegoen urrezko arranoa. Gauean, kobazulo batean sartu ziren eta Anibal bere gobernatzailea, urrezko arranoa zeukan. Anibal lo egiten zegoen urrezko arranoarekin besarkatuta zegoen. Augusto artu zuen urrezko arranoa, Anibal enteratu gabe. Joan ziren erromatarren herrira eta orduan eman zien urrezko arranoa erromatarrei eta bere aitaren ohorea berreskuratu zuten. Baina, bueltan kartagotarrak persegitu egin zieten eta elkarren kontra borrokatu zuten. Baina, Augusto eta bere esklaboak irabazi zuten.




Nola egin zen argia

Bazen behin, mutil bat Jon izenekoa. Jon Etxeberria. Munduan ez zegoen argirik baina berak argia nahi zuen. Egun batean, meteorito bat erori zen lurrera eta Jon honengana joan zen. Ikusterakoan, harri magiko bat zela ikusi zuen eta hartu egin zuen. Bat-batean bere gorputza argiz bete zen eta herriko bizilagun guztiak beren gauzak iluminatzeko eskatzen zioten: Etxea, garajea, autoa, parkeak, belarra, zerua... Nazkatuta zegoenez mundu guztitik korrika egiten hasi zen eta dena iluminatu zuen. Baina zoritxarrez nekatuta hil zen eta handik aurrera eguna eta gaua egoten hasi zen. Munduko pertsona guztiak gogoratzen diote beren planetan argia izatea eragiteagatik. Horregatik, zerua urdina ikusten dugu, belarra berdea eta hainbat gauza gehiago bere koloreekin ikusten ditugu




NOLA SORTU ZEN UNIBERTSOA

Duela milioika eta milioika urte ,Big Bang-etik bi ume sortu ziren ,bat Big-etik eta bestea Bang-etik:Anvid eta Shera.
Zeruan ezer ez zegoenez,Anvid eta Shera zerbait egitea erabaki zuten.Sailakerak egin eta gero gauza txar batzuk sortu zituzten: zulo beltzak, asteroideak ...
Baina esfuertzua pena balio zuen, azkenean gauza on batzuk ere sortu zituzten:planetak eta sateliteak.Baino zerbait falta zen, argia emateko zerbait.
Azkenean argiko esfera batzuk sortzea erabaki zuten.
Baino hainbeste energia erabili zuten eta izarrak sortzean biak hil egin ziren.
Ere bizitza sortu zen energia horrekin baina hori beste historio bat da.

Aintzinaroa eskema

AINTZINAROA


IBERIARRAK, ZELTAK ETA KOLONIZATZAILEAK

K.a lehen milaurtekoan iberiarrak eta zeltak bizi ziren Espainian, gero zenbait herri kolonizatzaile etorri ziren mediterraneo aldetik (feniziarrak, greziarrak eta kartagotarrak).

IBERIARRAK

• Hegoaldean eta ekialdean bizi ziren Herrixta hesituetan bizi ziren eta hauen etxeak angeluzuzenak ziren eta kaleka antolatuta zeuden.
• Tributan antolatuta zeuden Eta horietan errege bat zuten gobernuburu.
• Biztanleak nekazariak edota abeltzainak ziren. Hala ere, artisau bikainak ere bazeuden.
• Feniziarren eta Greziarren artean salerosketak egiten zituzten eta txanpona erabiltzen zuten.

ZELTAK

• Iberiar goi-lautadan eta costadle atlantikoko eremuetan bizi ziren, beste herri batzuekin batera.
• Kastro izeneko herrixka hesituetan bizi ziren eta bertako etxeak zirkulu formakoak ziren eta nahaspilatuta egoten ziren.
• Zeltak tributan bizi ziren
• Gehienak abeltzaintzan aritzen ziren baita metalezko objektuak egiten ere.

HERRI KOLONIZATZAILEAK

• Feniziarrak
o K.a VII. mendean, etorri ziren penintsulara, mineralak erakarrita.
o Asiatik etorri ziren
o Itsas gizon trebeak eta merkatari bikainak ziren. (Salerosketan ibiltzen ziren)
o Andaluziako kostaldean kokatu ziren eta hainbat kolonia sortu zituzten bertan: Sexi, Malaka, Adbera...

• Greziarrak
o K.a VI. Mendearen inguruan iritsi ziren kostalde mediterraneora (Greziatik etorrita)
o Salerosketan ibiltzen ziren (gatza, metala, espartzua...)
o Hainbat kolonia sortu zituzten: Emporion, Sagunto eta Hemeroskopeion...

• Kartagotarrak
o K.a III. Mendean etorri ziren Afrikatik, eta Balear uharteetan eta Iberiar penintsulako ekialdean kokatu ziren.
o Hainbat kolonia sortu zituzten: Ebysson, Kartago Nova...
o Kartagotarrek beraien boterea indartu nahi zutenez, lurrak konkistatzeko asmoz hasi ziren; hala ere, Erromatarrekin borrokatu ziren eta Erromatarrek menderatu zituzten eta kanporatu zituzten Kartagotarrak Iberiar Penintsulatik.

ERROMATAR HISPANIA

Duela 2000 urte baino gehiago, erromatarrek kartagotarrak menderatu zituzten eta Iberiar Penintsula hartu. Hispania deitu zioten

• ERROMATARREN KONKISTA
o Erromatarrek mediterraneo Itsaso guztia kontrolatu nahi zuten erromatarrak eta kartagotarrak elkarren kontra borrokatu ziren (Gerra punikoak) Erromatarrek kartagotarrak kanporatu zituzten.
o K.a 218. urtean, erromatarrak Enporionen lehorreratu ziren eta pixkanaka-pixkanaka iparraldera jo zuten.
o Hispania deitu zioten Espainiari eta probintziatan banatu zuten, baita beraien legeak ezarri ere.
o Gizartea, pertsona askeen eta esklabuetan banatzen zen.
o Hispaniarrek erromatarren ohiturak bereganatu zituzten (erromanizazioa), legionarioen bidez eta latina ikasi zuten. Kristautasuna erlijio ofiziala bihurtu zen.

• EUSKAL LURRALDEA AINTZINAROA
o Hainbat herri bizi ziren euskal lurraldean:
 Autrigoiak
 Karistiarrak
 Barduliarrak
 Akitaniarrak
 Beroiak
 Baskoiak
o Erromatarrak utzitako gauzak:
 Hainbat herri: Iruña- Veleia eta Foruko erromatar errioxa
 Zubiak
 Galtzadak …

miércoles, 4 de mayo de 2011

aintzinaroa

Kristo aurreko lehenengo milurtean iberiarrak eta zeltak zeuden iberiar penintsulan. 
Zelten herriek zirkulu forma zuten eta oso nahaspilatuta zeuden. Iberiarren herriek, berriz, laukizuzen edo laukien forma zuten eta kaleak zituzten, beraz, orden bat mantentzen zuten.

Gero, herri kolonizatzaileak etorri ziren mediterraneo itsasotik:

  • Feniziarrak: Andaluziako kostaldean kokatu ziren eta Asiatik etorri ziren. Kolonia hauek egin zituzten: Sexi, Gadir, Malaka, Abdera.
  • Greziarrak: Greziatik etorri ziren eta kostalde mediterraneoan kokatu ziren. Kolonia hauek sortu zituzten: Rhode, Emporion, Sagunto eta Hemeroskopeion.
  • Kartagotarrak: Afrikatik etorri ziren eta penintsulako ekialdean eta balear uharteetan kokatu ziren. Kolonia hauek sortu zituzten: Kartago Nova eta Ebyssos. Erromatarren kontra borrokatu ziren, gerra punikoetan. Azkenean, Erromatarrek irabazi zuten eta kanporatu zituzten.
  •  
  •