Agenda

viernes, 15 de abril de 2011

BIGARREN EBALUAKETA BUKATU DA

Gaur ez dago arduradunarik blog-a antolatzeko, gaur, bigarren ebaluaketako azkeneko eguna da eta zerbait berezia egin nahi genuen. Ebaluaketa gogoratzeko, gauzarik politenak kontatu nahi dizkizuegu:

Mikel: Lagunekin oso ondo pasa dut.
Julen A: Gelakide guztiak oso jatorrak dira.
Nora: Oso gustora nago klase guztiarekin.
Haizea: Klase guztiak asko lagundu gaitu
Mario: D-ren kontrako partiduak asko gogoratzen ditut.
Ivan: Inguruko gaiak oso interesgarriak izan dira.
Maider C: Patioan ondo pasatzen dugu.
David: Heziketa fisikoan primeran pasatzen dut.
Andrea D: Aldaketarekin oso pozik eta gustura nago.
Jon Ander: Lagunekin ez ditugu borrokak izan eta oso polita da hori
Sergio: Errekreoan denok batera eta ondo pasatzen dugu.
Adriana: Andereñoa oso ondo portatu da gurekin.
Julen Gm: Denok oso jakintsuak gara.
Julen Gy: Ebaluaketa hau izan da hoberena eta motzena.
Alvaro: Eskolako jaietan primeran pasa dugu.
Lidia: Urte honetan ezagutu dugu pixkat gehiago beste gelakoak.
Alma: Urte hau politena izan da.
Eneko: Oso gustura egon naiz lagunekin eta lagun berriak egin ditut.
Asier: Oso ondo pasa dut martxa solidarioa gelakide guztiekin jolasten.
Iker: Urte honetan barre asko egin dut.
Andrea S: 0ndo pasa dut nire gelakoekin
Josu: Bigarren ebaluaketa honetan eskurtsioa gustatu zait barre asko egin dudalako.
Ainize: Ebaluaketan zehar asko ikasi dut.
Maider Z: Barre asko egin dugu elkarrekin eta asko lagundu diogu elkarri.
Alaia: Nahiz eta ebaluaketa luzea izan, eta batzuetan zuekin haserretu eta bronka eman oso gustura egon naiz zuekin.

jueves, 14 de abril de 2011

Elezaharra: Jon Ander, Adriana, Sergio eta Andrea D

MUNDU TXURIA

Bazen behin, duela milaka urte, mundua txuria zen, eta mundua oso itsusia zegoen.

Gizakiak borrokatzen ziren mundu osoko kolorea erabakitzeko: Gorritxoek, mundua gorria izatea nahi zuten; Urdintxoek berriz,mundua urdina izatea nahi zuten; Horitxoek, mundua horia izatea nahi zuten. Eta horregatik,eztabaida eta gerrate handia egon zen.

Gerrateak egiteko globoak erabili zituzten eta hauen barruan koloretako pinturak sartu zituzten. Eta   kolore askorekin mundua politagoa geratzen zela ikusi zuten eta margotzera joan ziren denak batera.

Konturatu ziren koloreak nahastean beste kolore batzuk ateratzen zirela eta orduan Horitxoak , Gorritxoak eta Urdintxoak elkartu ziren, mundua kolore askorekin geratu zen betirako.
Forma geometrikoak ere sortu zituzten baina hori beste istorio bat da.

Elezaharra (Ez dut oso ondo ulertu, bihar azalduko didazue): Josu, Ainize, Maider Z eta Andrea S

                                          
MUNDUAREN BUKAERA
 

Peruko Mayek esaten zutenez mundua 2012. urtean bukatuko , irailaren 3 an. Eguzkia  eta ilargia elkartuko dira eta izarrak eroriko dira, gauerdian.
Baina denbora hori baino lehen izar bat eroriko da eta norbaitek hartuko du eta orduan gauza magikoak gertatuko dira munduan izar horrekin.
Zientzilariek etorkizuneko makina bat asmatu dute eta makina hori izarrak nor aurkituko duen  esaten  du, mutila da eta Josu deitzen da.

Josu jimnasioan “katxas”jartzen ari zela, izar bat erori zitzaion aurrean eta izarra Josu-tazmaitemindu zen, baina Josuk, ez zion kasurik egiten. Horregatik, Josuri dragoi baten forma eman zion izarrak. Beste dragoi bat Josu-taz maitemindu zen, ere. Eta dragoia eta izarra beraien artean borrokatu ziren Josu-gatik. Izarrak geziak botatzen zituen eta dragoiak sua ipurditik botatzen zuen. Orduan, Josuk beldurturik Jupiterrera joan zen. Josu lurrera izarrak botatzen hasi zen; horrela hasi zen munduaren bukaera.  

Elezaharra: Maider C, Ivan, Mario eta David

  Zergatik ostadarrak koloreak ditu?
    
 
Orain dela urte asko ostadarrak bi kolore zeuzkan, grisa eta beltza. Egun batean, ekaitz handi bat egon zen eta kolore bat eraman zuen, beltza. Ostadarra, bakarrik grisarekin geratu zen,  eta oso triste gelditu zen gaixoa.

Mundu osoan kezkatuta gelditu ziren ostadarra hain gaizki ikustean, orduan, ostadarra  galduta zegoela pentsatzen zutenean azti bat agertu zen eta ostadarrarekin hitz egitea erabaki zuen. Tratu batera iritsi ziren:
ostadarra bakarrik eguzkia eta euria elkarrekin egiterakoan bakarrik aterako zen baina 7 kolore politekin.

Eta horregatik orain ostadarra 7 kolorekin ateratzen da.

Elezaharra: Haizea, Nora, Mikel eta Julen A

Nola sortu ziren animaliak?

Bazen behin, adarbakar bat. Adarbakarra bakarrik zegoen munduan eta oso
bakarrik sentitzen zen. Egun batean bueltatxo bat ematera joan zen. Hegan zihoala beste gauza batean pentsatzen ari zen eta zuhaitz baten kontra hegala puskatu zuen. Erortzen ari zela adarra zuhaitzean geratu zitzaion, eta honela pentsatu zuen: Animali bat hemen egongo balitz lagunduko ninduke.

Eta zuhaitza zaldi batean bihurtu zen, adarbakarra hain pozik zegoenez hegala sendatu zitzaion eta zaldiari mundu guztia erakutsi zion.
Azkenik adarbakarrak ura ikutu zuenean animali guztiak atera ziren eta ez ziren munduan bakarrik  inoz gehiago egon.

Elezaharra (bukatzear): Eneko, Alma, Iker, Asier

ZERGATIK OLAGARROEK 3 BIHOTZ
DITUZTE?

Bazen behin olagarro bat, bere emaztea hiltzen ari zena.

Egun batean, olagarroak, kaletik zihoala, harroka batean, jeroglifiko batzuk ikusi zituen eta deszifratu zituen. Bertan,hurrengoa esaten zen:

Joan Harrikrutz mendira. Bertan, marmoka bat

Elezaharra: Julen Gm, Alvaro,Lidia, Julen Gy


Nola sortu zen Ostadarra

Bazen behin, Zeus izeneko jainko boteretsu bat ostadarraren gainetik bere gurdiarekin ibiltzen zena. Baina,egun batean Hades izeneko azti maltzur bat deabruekin batera etorri zen Zeus zegoen lekura eta bere botereekin ostadarra desagertarazi zuen.


Hurrengo egunean Zeus jainkoa altxatu zenean, bere gurdiarekin ostadarraren gainetik berriro pasa nahi zu-
en baina ez zuen ostadarra aurkitu. Orduan bere anaiaren (Hades)errua izan zela konturatu zen eta beraren kontra borrokatu zen. Zeus bere gurdiaren botereaz bere anaiari (Hades)borrokan irabazi zion eta infernura berriro bidali zuen.


Zeus-ek ez zekien nola desegin bere anaiaren (Hades) aztikeria. Orduan bere aingeruei deitu eta euria egiteko
esan zien, eta gero hodeiak desagertzeko eta eguzkia ateratzeko agindu zuen eta horrela sortu zen ostadarra.

miércoles, 6 de abril de 2011

Canon de Pachelbel

Kaixo denoi,

Hementxe utziko dizuet abestitxo bat.Zer iruditzen zaizue? Niretzako ezinhobea da!

HISTORIAURREA (LABURPENA)

HISTORIAURREA

Historiaurrea lehen etapa da, bai eta luzeena ere. Lehen gizakiak Afrikatik etorri ziren, duela milioi bat urte. Historiaurrea idazkerarekin bukatu zen, eta honekin historia hasi zela esan dezakegu.
Historiaurrean 3 etapa zeuden: Paleolitoa, Neolitoa eta Metal Aroa.

PALEOLITOA

Iberiar penintsulako lehen biztanleak
Aire zabalean, haitzuloetan eta adarrez eta animalien larruz eraikitako etxola soiletan bizi ziren. Fruituak eta sustraiak biltzen zituzten, arrantzatzen, heizatzen zuten. Elikagaiak urritzen zirenean, giza taldeek leku hori utzi eta beste bat bilatzen zuten bizitzeko.

Paleolitoko gizon-emakumeak tributan bilduta bizi ziren. Hainbat familiak osatutako talde txikiak ziren tribuak. Garai honetako bizi baldintzak oso gogorrak ziren (batzuk hezur bat puskatzen zitzaienean, hiltzen ziren)


Lanabesak
Harriz eta hezurrez egindako lanabesak egiten zituzten.
Gezien puntak, labanak eta bifazak egiteko, egiteko harri batez jotzen zuten besteak.


Lehendabiziko artistak
Gizaki horiek animaliak margotzen zituzten kobazuloetako hormetan. Eskuak eta animalien lumak nahiz ileak erabiltzen zituzten pintzel moduan. Mineraletatik eta animalien gantzetatik lortzen zituzten margoak.


NEOLITOA

Abeltzaintza eta nekazaritzaren sorrera.
Duela 7.000 urte inguru, gizaki batzuk itxiturak egiten hasi ziren animaliak gordetzeko: ahuntzak, ardiak, idiak...
Garai berean, gizakiak konturatu ziren fruituak biltzean, haziren bat lurrera erortzen bazen, gerora landare bat jaiotzen zela leku horretan, horrela hasi ziren landatzen, lehenbizi garia eta arroza, eta gero beste landare batzuk.

Herrixken sorrera
Abereak eta laboreak zaintzeko, gizon-emakumeek animalien eta landatutako lurren ondoan bizi behar ziren. Hala, lehenbiziko herrixkak sortu ziren.
Herrixkak ibaietatik gertu egiten zituzten, ura eskura izateko. Garai horretan, gizakiak lan jakinekin trebatzen hasi ziren: batzuk nekazari bihurtu ziren, beste batzuk abeltzain, eta beste batzuk artisau.

Lehendabiziko artisauak
Neolitoan, harrizko lanabes gero eta landuagoak egin zituzten.
Harria leuntzeko, behin eta berriro igurzten zuten harri bat.
Gainera,garai horretan bi asmakizun garrantzitsu izan ziren:ehunak eta zeramika. Ehunak animalien artileaz egiten ziren eta zeramika buztinez egiten zen.

Neolitoko pintura
Paleolitoaren aldean beste era bateko pinturak egiten zituzten. Neolitoko artistek nahiago zuten beste mota bateko eszenak irudikatu: ehiza taldeak dantzan edo landareak biltzen...

METAL AROA

Metalezko lehen objetuak
Garai honetan, duela 6000 urte, gizakiek metalezko objetuak lantzen ikasi zuten. Lehenbizi, kobrea erabili zuten, geroago brontzea erabili zuten eta azkenik burdina.

Herrixkatik herrira.
Metalak ez zeuden edonon. Hori dela eta pertsona batzuk beraiek bilatzen zuten. Hirietan,beste lanbide batzuk zeuden. Adibidez: gerlariak hiriak defendatzeko eta merkatariak metalak,ehunak... salerosteko.

Asmakizun berriak
Metal Aroan garrantzi handiko hiru asmakizun izan ziren: Gurpila, bela eta goldea.



EUSKAL LURRALDEA HISTORIAURREAN
Lehenbiziko biztanleak

Bizkaiko eta Gipuzkoako kostaldean, itsasotik eta ibaiek osatutako haranetatik hurbil bizi ziren lehen biziko biztanleak.

Paleolitoko aztarnak
Zenbait lekutan, animalien hezur, ehizarako arma eta lanabes ugari aurkitu dira. Material erabilienak harria izan zen

Garai horretan egindako pintura eta grabatu batzuk ere aurkitu dira euskal lurraldean. Horien artean garrantzitsuenak Santimamiako kobazuloetan (Bizkaia) eta Gipuzkoako Ekainen daude.

Neolitoako aztarnak
Gizakiek Bizkaiko Areatzako eta Arabako Fuente de Hoz kobazuloak utzi zituzten aztarnak. Ugari dira monumentu megalitikoak. Nabarmenenak, hauek: Chabola de la Hechicera eta Aizkomendi triku harriak Araban, eta Mandubi Zelaiakoa Gipuzkoan. Iruinarriak eta harrespilak ere egin zituzten; Gipuzkoan, Musiko Gañako multzoa, adibidez.

Metal Aroko aztarnak
Euskal aztarnategi garrantzitsuneko bat La Hoyako aztarnategia da.
Laborantzarako lanabesak ere aurkitu dira: goldeak eta igitaiak esaterako, baita armak eta apaingarriak ere