Agenda

lunes, 23 de mayo de 2011

ERDI AROA (LABURPENA)


ERDI AROA
1.       Erdi aroaren hasiera
1.1   Erresuma bisigodoa
·         400. urtean, germaniar herriek (haien artean, bisigodoak zeuden) erromatarrak erasotu zituzten.
·         Bisigodoek erresuma bat sortu zuten, Toledo hiriburu zuena.
·         Errege bisigodo batzuk hauek izan ziren: Leovigildo, Rekaredo eta Rezesvinto.

1.2   Musulmanen konkista
·         711. Urtean, musulmanak Afrikatik iritsi ziren, eta erresuma bisigodoa inbaditu zuten. (Iberiar penintsula eta balear uhartea). Konkistatutako lurraldeari Al-andalus deitu zioten. (Kordoba zen honen hiriburua)
·         Hasieran emirerria izan zen (Damaskoko kalifaren menpean zegoen).
·         Gero, 756. Urtean, Abd. Ar Rahman I.ak emir independente bihurtu zuen eta banandu zen Damaskotik.
·         Adb. Ar Rahman-ek III.ak kalifa titulua hartu zuenean, Kordobako kaliferrian bihurtu zen.

1.3   Kristau erresumen sorrera
·         Penintsularen iparraldean bizi ziren kristauak gogor egin zieten musulmanei, eta pixkanaka erresumatan eta konderritan antolatu ziren.
·         Kantaurialdekoak Pelaio noble bisigodoarekin, Asturiaseko erresuma sortu zuten, 722.an.
·         Gero hiriburua Leonen jarri zuten eta Leongo erresuma izena hartu zuen.
·         Erresumaren zati bat (ekialdekoa) independentzia lortu zuen eta Gaztelako konderria sortu zen, urte batzuetara Gaztelako erresuman bihurtu zena.
·         Pirinio aldean, Nafarroako erresuma, Kataluinako konderriak eta Aragoiko Erresuma sortu ziren.

2.        Erdi aroaren amaiera
2.1   Kaliferria izatetik Granadako Erresuma izatera.
·         XI. mendetik aurrera, kristau erresumek hainbat lurralde musulman konkistatu zituzten.
·         Al andalus taifak izeneko zenbait erresuma txikitan banatu zenà Kaliferria bukatu zen. Taifak elkarren etsaiak ziren, eta taifak bateratzeko almorabideak eta mohadeak etorri ziren.
·         Baina 1212an, Navas de Tolosa Gudua izan zenà Gaztelauz, nafarrez eta aragoitarrez osatutako armada batek musulmanak garaitu zituen. (Fernando III.a eta Alfonso X erregeekin)à Lurralde musulman bakarra geratu zen Iberiar Penintsulan (Granadako erresuma)

2.2 Kristau erresumak sendotzea
·         Iberiar penintsulako kristau erresumak eta konderriak bateratu ziren.
·      1137. Urtean, Kataluinako konderriak eta Aragoiko Erresumak batu zirenà Horrela sortu zen Aragoiko koroaà Alfonso I.a izan zen lehen erregea.
·      Urte batzuk geroago, Portugalgo erresumak Leongo Erresumarekiko independentzia lortu zuen.
·      Gaztela eta Leon, hainbat aldiz banatu eta elkartu ziren eta Fernando III.a erregearekin betirako batu ziren, Gaztelako koroa osatuz.
·      Nafarroako erresumak hainbat lurralde galdu zituen, eta gaztelak bereganatu.
2.3 Gaztela eta Aragoiko Koroak
·      XIII-XV. mendeetan, Aragoiko koroak eta gaztelako koroak lurraldeak bereganatu zituzten.
·      Jakue I.a Konkistatzailea erregea zela, Aragoiko koroak Balear uharteak eta Valentziako taifa bereganatu zituen. Gero beste lurralde batzuk Italian eta Grezian. Aragoiko koroa osoan errege bakarrak gobernatzen zuen eta bere erakunde politikoak zituen.
·      Gaztelako koroak ere konkistatu zizkien lurraldeak musulmanei. Fernando IIIarekin Andaluzia eta Extremadura gehitu zioten koroari. Kanariar uharteak ere konkistatu zituzten. Errege bakarrak gobernatzen zuen, baina aholkulariak zituen.
·      Gaztelako Elisabet I.a eta Aragoiko Fernando II.a ezkondu ziren 1479 eta gaztela eta leongo koroak batu ziren. Hauek Errege-erregina katolikoak bilakatu ziren.
2.3 Granadako Erresumaren konkista
·      XV. mendearen amaieran, kristau erresumek ia penintsula osoa hartu zuten: Lurralde musulman bakarra zegoenà Granadako Nasri Erresumaà errege- erregina katolikoek 1492an konkistatu zutena.

3.       Al Andalusko bizimodua
3.1 Gizartea

Al Andalus gizartea askotarikoa zen. Hura osatzen zuten pertsona guztiek ez zuten erlijio bera:
·      Konkistatzaile musulmanak (Talderik boteretsuena)
·      Muladiak (erlijio musulmana bereganatutako kristauak)
·      Mozarabiarrak ( beren erlijioari eutsi zioten kristauak)
·      Juduak (gutxiengoak ziren eta banatuta bizi ziren)
3.2 Hiriak
·      Hiriak garrantzi handia zutenà Zati nagusiari medina deitzen zioten, eta hor zegoen eraikin garrantzitsuenetariko bat meskita zen.
·      Artisau eta merkatari ugari bizi ziren. Zoco izeneko azoketan saltzen zituzten gauzak.
·      Hiriak soroz inguratuta zeudenà Asko nekazariak ziren baina beste labore batzuk ere ekarri zituztenà Orburuak, arroza, labore ureztatuak…
3.3 Eraikuntzak
·      Material kaskarrak erabili zituzten eta iraunkortasun gutxikoakà igeltsua eta adreilua
·      Hormetan apaingarri ugari jarri zituzten
·      Barnealdean zutabe ugari zituzten eta zutabeen gainean hainbat formatako arkuak jartzen zituzten: zirkunferentzia erdia, ferraren formakoa, forma zorrotzekoak.
3.4 Kultura
·      Hirietan mediku, idazle, astrónomo, matematikari eta filosofo ugari bizi ziren.
·      Al- andaluseko aztarnak ditugu gaur egun: hitz ezberdinak, eraikinak…

4.       Kristau erresumetako bizimodua
4.1 Gizartea
·      Bi talde nagusi zeuden:
o Pribilegiodunak: Nobleak eta kleroa ziren. à Nobleak gazteluetan bizi ziren eta kleroa, berriz, monasteriotan.
o Pribilegiorik gabeak: zergak ordaindu behar zituztenà Nekazariak, artisauak, eta merkatariak.
4.2 Hiriak
·      Harresiz inguratuta zeuden
·      Auzotan banatuta zeudean, kaleak estuak ziren eta zurezko etxeak zituzten.
·      Plaza handi bat zuten, non produktuak saltzen zituzten.
·      Hiri askotan katedral ederrak eraiki zituzten.
·      Merkatariak eta artisauak bizi ziren. Lanbide bereo artisauak gremioetan elkartzen ziren.
·      Batzuetan merkataritza feriak egiten zituzten.
·      Hiri nagusietan unibertsitateak zeuden.



4.3 Arte erromanikoa eta gotikoa
·      Erdi Aroan bi estilotako eraikinak egin zituzten: Erromanikoak eta gotikoak
o  Estilo erromanikoa: Hasieran egiten zutenà Garaiera txikiko eraikinak ziren, harrizko horma lodiak zituzten, eta leiho gutxi. Erdi puntuko arkua erabiltzen zuten.
o  Estilo gotikoa: XIII. Mendetik aurreraà Garaiera handiko eraikinak ziren, hormak meheagoak eta arku zorrotzeko ate eta leihoak zituzten. Leihoak koloretako beiratez apaintzen zituzten.

5.       Gaur egungo Euskadiko lurraldea, erdi aroan
5.1 Bisigodoen garaia
·      Baskoiak eta bisigodoak borroka handiak izan zituzten beraien artean. Bisigodoek ez zuten lortu baskoien lurraldea konkistatzea.
·      Aztarnategiaà Aldaietako nekropolia.
5.2 Musulmanak ez ziren kokatu gaur egungo Euskadiko lurretan
·      Ez zegoelako aberastasunik eta klima eta erliebea oztopoa zelako beraientzat
5.3 Kristauen konkista
·      Euskadin hegoaldean iparraldean baino lehenago gertatu zen kristauen konkista.
5.4 Ondare artistikoa
·      Eraikin erromanikoakà Armentiako San Prudentzio eta Estibalizko Andre Maria (Araban) eta San Pelaio ermita (Bizkaian)
·      Eraikin gotikoakà Gasteizko Santa Maria eliza, Bilboo San Anton eta Santiago katedrala eta Hondarribiko Sagarrondoko Andra Mari eliza.