Agenda

miércoles, 6 de abril de 2011

HISTORIAURREA (LABURPENA)

HISTORIAURREA

Historiaurrea lehen etapa da, bai eta luzeena ere. Lehen gizakiak Afrikatik etorri ziren, duela milioi bat urte. Historiaurrea idazkerarekin bukatu zen, eta honekin historia hasi zela esan dezakegu.
Historiaurrean 3 etapa zeuden: Paleolitoa, Neolitoa eta Metal Aroa.

PALEOLITOA

Iberiar penintsulako lehen biztanleak
Aire zabalean, haitzuloetan eta adarrez eta animalien larruz eraikitako etxola soiletan bizi ziren. Fruituak eta sustraiak biltzen zituzten, arrantzatzen, heizatzen zuten. Elikagaiak urritzen zirenean, giza taldeek leku hori utzi eta beste bat bilatzen zuten bizitzeko.

Paleolitoko gizon-emakumeak tributan bilduta bizi ziren. Hainbat familiak osatutako talde txikiak ziren tribuak. Garai honetako bizi baldintzak oso gogorrak ziren (batzuk hezur bat puskatzen zitzaienean, hiltzen ziren)


Lanabesak
Harriz eta hezurrez egindako lanabesak egiten zituzten.
Gezien puntak, labanak eta bifazak egiteko, egiteko harri batez jotzen zuten besteak.


Lehendabiziko artistak
Gizaki horiek animaliak margotzen zituzten kobazuloetako hormetan. Eskuak eta animalien lumak nahiz ileak erabiltzen zituzten pintzel moduan. Mineraletatik eta animalien gantzetatik lortzen zituzten margoak.


NEOLITOA

Abeltzaintza eta nekazaritzaren sorrera.
Duela 7.000 urte inguru, gizaki batzuk itxiturak egiten hasi ziren animaliak gordetzeko: ahuntzak, ardiak, idiak...
Garai berean, gizakiak konturatu ziren fruituak biltzean, haziren bat lurrera erortzen bazen, gerora landare bat jaiotzen zela leku horretan, horrela hasi ziren landatzen, lehenbizi garia eta arroza, eta gero beste landare batzuk.

Herrixken sorrera
Abereak eta laboreak zaintzeko, gizon-emakumeek animalien eta landatutako lurren ondoan bizi behar ziren. Hala, lehenbiziko herrixkak sortu ziren.
Herrixkak ibaietatik gertu egiten zituzten, ura eskura izateko. Garai horretan, gizakiak lan jakinekin trebatzen hasi ziren: batzuk nekazari bihurtu ziren, beste batzuk abeltzain, eta beste batzuk artisau.

Lehendabiziko artisauak
Neolitoan, harrizko lanabes gero eta landuagoak egin zituzten.
Harria leuntzeko, behin eta berriro igurzten zuten harri bat.
Gainera,garai horretan bi asmakizun garrantzitsu izan ziren:ehunak eta zeramika. Ehunak animalien artileaz egiten ziren eta zeramika buztinez egiten zen.

Neolitoko pintura
Paleolitoaren aldean beste era bateko pinturak egiten zituzten. Neolitoko artistek nahiago zuten beste mota bateko eszenak irudikatu: ehiza taldeak dantzan edo landareak biltzen...

METAL AROA

Metalezko lehen objetuak
Garai honetan, duela 6000 urte, gizakiek metalezko objetuak lantzen ikasi zuten. Lehenbizi, kobrea erabili zuten, geroago brontzea erabili zuten eta azkenik burdina.

Herrixkatik herrira.
Metalak ez zeuden edonon. Hori dela eta pertsona batzuk beraiek bilatzen zuten. Hirietan,beste lanbide batzuk zeuden. Adibidez: gerlariak hiriak defendatzeko eta merkatariak metalak,ehunak... salerosteko.

Asmakizun berriak
Metal Aroan garrantzi handiko hiru asmakizun izan ziren: Gurpila, bela eta goldea.



EUSKAL LURRALDEA HISTORIAURREAN
Lehenbiziko biztanleak

Bizkaiko eta Gipuzkoako kostaldean, itsasotik eta ibaiek osatutako haranetatik hurbil bizi ziren lehen biziko biztanleak.

Paleolitoko aztarnak
Zenbait lekutan, animalien hezur, ehizarako arma eta lanabes ugari aurkitu dira. Material erabilienak harria izan zen

Garai horretan egindako pintura eta grabatu batzuk ere aurkitu dira euskal lurraldean. Horien artean garrantzitsuenak Santimamiako kobazuloetan (Bizkaia) eta Gipuzkoako Ekainen daude.

Neolitoako aztarnak
Gizakiek Bizkaiko Areatzako eta Arabako Fuente de Hoz kobazuloak utzi zituzten aztarnak. Ugari dira monumentu megalitikoak. Nabarmenenak, hauek: Chabola de la Hechicera eta Aizkomendi triku harriak Araban, eta Mandubi Zelaiakoa Gipuzkoan. Iruinarriak eta harrespilak ere egin zituzten; Gipuzkoan, Musiko Gañako multzoa, adibidez.

Metal Aroko aztarnak
Euskal aztarnategi garrantzitsuneko bat La Hoyako aztarnategia da.
Laborantzarako lanabesak ere aurkitu dira: goldeak eta igitaiak esaterako, baita armak eta apaingarriak ere