MUNDU TXURIA
Gizakiak borrokatzen ziren mundu osoko kolorea erabakitzeko: Gorritxoek, mundua gorria izatea nahi zuten; Urdintxoek berriz,mundua urdina izatea nahi zuten; Horitxoek, mundua horia izatea nahi zuten. Eta horregatik,eztabaida eta gerrate handia egon zen.
Gerrateak egiteko globoak erabili zituzten eta hauen barruan koloretako pinturak sartu zituzten. Eta kolore askorekin mundua politagoa geratzen zela ikusi zuten eta margotzera joan ziren denak batera.
Konturatu ziren koloreak nahastean beste kolore batzuk ateratzen zirela eta orduan Horitxoak , Gorritxoak eta Urdintxoak elkartu ziren, mundua kolore askorekin geratu zen betirako.
Forma geometrikoak ere sortu zituzten baina hori beste istorio bat da.