Agenda

viernes, 5 de noviembre de 2010

Poemak

Kaixo ni Jon Ander  eta gaur egin ditugun poemei buruz hitz egingo dut:

Poemak 8 lerrokoak dira eta poema guztiak jarriko ditut:

Poemak walt disney-koak,lagunekoa,olatuena,andereñoari buruzkoa,izozkiei buruzkoa...

Lagun batzuk

 Zergatik nire lagun?
Zergatik zu Jose?
Nire hoberen lagun,
Jose beti gose?
Zergatik joan zara?
Ni haserre nago.
Elkartuko al gara?
Ni bakarrik nago.

Ni jotzen nauzu
eta aspertzen ere.
Zu hoberena ingurun,
baina jotzen ere.
Zergatik joan naiz?
Hori jakin zuk
Beti hi izan haiz,
Gaiztoa zeuk! 

Alvaro eta Ainize.

Olatuen soinua 

 Zergatik olatuak,
harriak joka
daude eguna jo,
eta gaua jo?
Horrela ere joka
daude beti jo
eta jo eta harri
gaixoak uzten?

Harriei ez die
minik egiten, ez
eta olatutxoak
jolasteko eta
dibertitzeko egin
nahi dute
beti harriak joka.

Andrea D eta Julen G.

Txutxeak

 Laranja eta marrubi
zergatik jan hori?
Txutxedenda ireki
joan eta erosi?
Zergatik ez utzi ni?
Horixe nahi dut
Zergatik ez jakin nik?
Erantzungo ni.

Oso onak daudela
ela, ela, ela
Irikita egongo
dena ez eramango.
Beti joan zarelako
ez dizut nik uzten.
Horregatik ez zara
joango, ango, ango.

Haizea eta Julen Gy.

Izozkia

Hau izozkia al da?
Bainilazkoa da?
Edo marrubizkoa?
Baina hori zer da?
Zabore ona al du?
Oso zihur nago?
Bai? Izozkia al da?
Bi kolore ditu?

Bai hau izozkia da
Oso ona dago.
Ez da bainilazkoa.
Azukrea du.
Ez da marrubizkoa
A zer goxoa dan!
Txokolatezkoa da.
Pixka bat nahi duzu?

Segio eta Ivan

Aitona

 Zer zabiltza aitona?
Lan egiten duzu?
Zer zabiltza aitona?
Lagunak egiten?
Zer zabiltza aitona?
Barre egiten duzu?
Zer zabiltza aitona?
Zure barre horrek,
nitaz barre egiten?

Ez daukat lanik mutil
Ez daukat lagunik,
Ez daukat parregurik,
ni zurekin nago,
mutil koskor bat zara.
Nitaz parre egom
zu Joseba maitea.

David

 Zergatik lagun
gaixo zaude?
Zer daukazu?
Esan mesedez!
Zer gertatzen zaizu?
Nola zaude?
Etxean zaude
Zure bila nabil

Etxean nago,
gaixo- gaixorik.
Sukar handi,
handia dut nik.
Hementxe nago,.
Hemen zuen zain,
oso asperturik.

Mikel eta Mario

Andereñoa

 Zenbat kontrol daukagu?
Zailak ala errezak?
Ze nota izango det?
Noiz izango dira?
Zein nota txarra?
Ze orduan daukagu?
Zenbat orri daude?
Separatuko gara?

Bat edo bi ez dakit,
ezin dizut esan.
Hamar bat edo bi bat
Zu errekreoan
Ni ala zu ez dakit.
goizean daukagu
Hamahiru orri
Ez dizut esango.

Telebista

Zer ikusten al zara?
Bob esponja al da?
Ez nago oso ziur.
Zer izan ahal da?
Bob esponja ez bada?
Doraemon izan ahal da?
Teletabiak dira?
Umeentzako da?

Pokemonak al dira?
Barregarria da.
Alizia al da?
Walt disney-koa da.
CSI izango da,
Beldurgarria da.
Zer ordu izango da?
itzali telebista.

Jon Ander eta Iker.

Fruta denda

Zergatik Alaia
itxi duzu gaur?
melokotoiak eta brinoiak
erosiko nituenean?
Bi lehengusu
eta lehengusuentzat?
Zergatik itxi duzu?

Gaur itxi dut, jaia delako
nire herriko plazan.
Zergatik zen jaia?
Gainera denboraldi ona 
egiten zun.
Bihar irekiko dut.
denda goizean 
Espero zu ikustea. 

Adriana eta Julen A.

Zergatik ikaskide 

Zergatik ikaskide
zaude hain triste?
Zergatik zaude gaizki?
Gaizki zaude gurekin
Zergatikan zaude?
Buruz behera zaude
ala zur eta lur?

Mate suspenditu dut
zero atera dut.
Haserretuta nago
nire lagunekin.
Ez, zuekin ez nago
beste batzuekin.
Buruz behera nago
ez zur eta lur.

Maider. C eta Andrea S