Agenda
martes, 30 de noviembre de 2010
Dentsitatea, masa eta bolumena
Gaur ni, Andrea S. naiz blog-aren arduraduna eta masa, bolumena eta dentsitateari buruz hitz egingo dizuet:
Masa: Objektu batek duen materia kantitatea da. (Gramoetan neurtzen da). Balantza erabiltzen da masa neurtzeko.
Bolumena: Objektu batek hartzen duen espazioa da. (cm3-etan neurtzen da). Likidoen bolumena neurtzeko zenbakidun ontziak erabiltzen ditugu. (Gogoratu gelan egin dugun esperimentua)
lunes, 29 de noviembre de 2010
Ordenagailua erabiltzeko aholkuak
Kaixo Iker naiz eta hemen daude arau batzuk ordenagailua erabiltzeko.
Ordenagailua tresna oso erabilgarria da, baina ondo erabiltzeko arau batzuk ikasi behar dira:
- Ez jokatu joku agresiboekin.
- Ez sartu nagusientzako webetan (tuenti, facebook...)
- Ez erosi gauzak gurasoen baimenik gabe.
- Ez egon dembora asko ordenagailuaren aurrean.
- Programa gehiegi ez eduki.
- Ez txateatu ezagutzen ez duzun pertsonekin.
- Ez jarri zure argazkirik, datu pertsonalik...edozein web orrialdean
- Antibirus on bat jarri zure ordenagailuan.
sábado, 27 de noviembre de 2010
ZORIONAK DENEI
Zorionak denei ebaluaketa honetan egin duzuen lanarengatik!
Horrela jarraitzea espero dut!
ZORIONAK ETA ANIMO HURRENGO EBALUAKETETAN!
Alaia
viernes, 26 de noviembre de 2010
Gaur bukatu ditugu kontrolak
Kaixo ni Asier naiz.
Gaur bukatu dugu kontrolak eta ebaluaketa.Ze ondo! gaur ezin hobeto joan da eguna. Pasatu ondo aste bukaeran.
ZORIONAK GUZTIOI!!!!!!!
jueves, 18 de noviembre de 2010
ABISUA
AZTERKETAK DIRELA ETA, BLOG HONETAN EZ DIRA SARRERA BERRIRIK EGINGO, AZAROAK 29 ARTE.
AZTERKETEN DATAK
Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
EUSKARA | MATE | ERLIJIO LENGUA | ENGLISH | INGURU |
espazioa exploratzen
Kaixo, ni Eneko naiz eta espazioaren explorazioari buruz hitz egingo dizuet
1957. urtean, Sputnik I izeneko satelite artifiziala bota zuten Sobietar Batasunek.
Espaziora joan zen lehen gizakia Yuri Gagarin izan zen, 1961 urtean.
Urte batzuk beranduago, 1969ko uztailaren 20an, Apollo 11 izeneko espazio-ontzian, Neil Armstrong, Edwin Aldrin eta Michael Collins, Ilargira iritsi ziren lehen gizakiak izan ziren.
miércoles, 17 de noviembre de 2010
Azterketak
Alma naiz eta azterketak zerezkoak izango diren esango dizuet.
Euskara:
- Ortografia 9,23,37,51,65.
- Gramatika 26,27,40,41,54,55,68,69.
- Idazketa 25,39,67.
Mate: 1-2-3-4-5 gaiak
Inguru: 5. gaia (Eguzki sistema)
Lengua: 10-12-14-24-26-38-40-42-52-54-66-68
Erlijio: 3. gaia:
Ingelesa:
- Sentences 1-2-3
- Student´s book
- Filling the blanks
- My dream town
Abisu oso garrantzitsua!
Ostiral honetan EUSKARAKO AZTERKETA IZANGO DA!!!! BIhar esango dizuet zer sartzen den baina 4 eta 5. gaiak sartuko dira!
Ebaluaketako azterketan datak baditut, eta bihar sin falta emango dizkizuet! Ahazten bazait mesedez gogorarazi!
Nesplora horreko hori ez da goizeko 9:10 etan izango baizik eta errekreoa eta gero!
Dena esan dizuedalakoan nago, beraz, bihar arte! Ingelesera noala!
martes, 16 de noviembre de 2010
Eragiketak zenbaki hamartarrekin. Ariketatxoak
Hona hemen zenbaki hamartarrak lantzeko hainbat ariketa!
1. ariketa--> Klikatu hemen
2. ariketa--> Klikatu hemen
3. ariketa--> Klikatu hemen
4. ariketa--> Klikatu hemen
5. ariketa--> Klikatu hemen
6. ariketa--> Klikatu hemen
7. ariketa--> Klikatu hemen
EBALUAKETA AZTERKETAK
Gogoratu azaroaren 22tik 26ra arte ebaluaketa azterketak izango direla!!!
Maten 1-2-3-4-5 gaiak
Ingurun eguzki sistema
Erlijion 3. gaia
Euskara 1-2-3-4-5 gaiak
Lengua 1-2-3-4-5 gaiak
Ingelesean Sarak esandakoa
Musika Itzirrek esandakoa
Maten 1-2-3-4-5 gaiak
Ingurun eguzki sistema
Erlijion 3. gaia
Euskara 1-2-3-4-5 gaiak
Lengua 1-2-3-4-5 gaiak
Ingelesean Sarak esandakoa
Musika Itzirrek esandakoa
lunes, 15 de noviembre de 2010
Gutunak: Lehiaketa
Kaixo Alvaro naiz eta hauek dira nire gutunik gustukoenak. Bozkatu gehien gustatu zaizuena. Mila esker!
1
2.
3.
4.
Sinadura
5.
6.
7.
1
Zuzendari jauna:
Donostian txakurreko kaka leku guztietan ikusten dira,nazka ematen dute eta zapaldu ahal dira.Turisteei ez dut uste gustatzen zazkiola gainera inori gustatzen zaiola.
Hasi behar zera multak jartzen,horrela nekatuko dira.Nik txakur bat dut eta ulertzen dut kaka egin behar dutela,baina jabeak bere kaka jaso behar dute.
Orduan,nire uztez,multak jarri behar dute udaltzainek.Hori bakarrik nire iritzia da,baina zurea ere hartzen dut baitan.
Zure erantzunaren zain,
Sinadura
2.
Jaun agurgarria,
Egunon Odon Elorza, gu San inazio eskolako 5C mailako ikasleak gara. Gutun hau idaztearen arrazoia txakurren kakak kaletik daudela esatea da eta azkenean kirats handia dago. Txakurren jabeak ez dituzte jasotzen eta zerbait egitea nahi dugu.
Normalean oso garbia dago baina azken egunotan ez dakit zer gertatu den, dena zikina dagoela. Bururatu zaigu seinaleak jar ditzakegula Donostian, toki guztietatik. Baina zuri beste gauza bat bururatzen bazaizu apoilatzen zaitugu.
Zure erantzunaren zain,
Sinadura
3.
Jaun /Andere agurgarriak,
Egunon ni Jesuitako 5. mailako neska bat naiz eta gauza bat eskatu nahi nizuke zeren gure hiria zeren gure hiria kakaz beterik dagoelako eta jendeak zapaldu ahal dituelako eta horrela gure hiria garbiago egongo da.
Nola gure hiria kakaz beterik dagoen eskatu nahi nizuke: jendeari esan jasotzeko edo bestela kaka jasotzaile batzuk egotea horrela gure hiria askoz garbiagoa egongo da eta jendeak ez du kakarik zapalduko eta leku batzuetan kartelak jarrita daude eta jendeak nola ez duen jaramonik egiten ba nik pentsatu dut hesi bat jar daitekeela zeren umeei pelota joaten zaie eta kaka zapaltzen dute.
Zure erantzunaren zain,
Sinadura
4.
Jaun/ Andere agurgarria,
Gutun hau idazten dut txakurren kakarengatik. Kaleetatik, parkeetatik eta laeku guztietatik baitaude. Eta jendeak kakak zapaltzen dituzte. Adibidez, atzo kotxera sartzerakoan kaka bat zegoen ate ondoan eta nire aitonak abisatu ninduelako bestela zapalduko nukeen.
Horregatik, eskatzen dizut aber ahal duzun zerbait egin; jendeari esan jasotzeko, edo zerbait mesedez. Baina esan behar dizut ere, badagoela jendea jasotzen duena poltsa batekin.
Espero dut gutun honi kasu egitea, bestela mundu guztiak jarraituko du txakurren kakak zapaltzen.
Eskerrik asko eta zure erantzunaren zain,
Sinadura
5.
Jaun/andere agurgarria:
Gutun hau idatzen dizut kexa bat adierazteko. Kalean txakurren eskrementu asko ikusten ditut, eta baten bat zapaldu dut. Uste dut agindu bat jarri beharko zenukela jendeak bere txakurren eskrementuak hor uztearen kontra. Jendeak zapadu dezake eta zapatak zikindu, gainera usain oso txarra uzten dute. Horrela jarraitzen baduzue, ez egin gabe kalea zakarrontzi bat dela pentsatuko du kalea ateratzerakoan.
Gainera horrela pixkanaka-pixkanaka turista gutxiago izango ditugu eta hori txarra da gure ospetsutasunerako.
Zure erantzunaren zain,
Sinadura
6.
Zuzendari jaunari:
Kaletik zoazenena, txakur kaka asko aurki ahal ditzakezu. Hau ikustea nazkagarria da, eta gainera nahigabe zapaldu ahal ditzakezu.
Badakit udalak jarritako zakarrontzi bereziak badaudela kaka hauek botatzeko, baina, ia inork ez du egiten. Beraz, arren, hau konpontzeko zerbait egitea eskatzen dizut, adibidez, txakurra duen norbaitek bere txakurrak kaka egiten duenean, txostena jarri.
Badakit hau zaila dela, baina, hiriaren garbitasunarengatik eta jendearengatik hau konpontzeko eskatzen dizut, mesedez.
Beraz, zure eskuetan uzten dut lan hau, agintari jauna.
Eskerrik asko zure denbora uzteagatik, zure erantzunaren zain,
Sinadura
7.
Jaun agurgarria,
Alkate jauna, nire iritziz oso inportantea den gai bat aipatu nahi nizuke. Donostiako espaloi eta lorategieran txakurren gorotzak non nahi aurkitu eta zapaldu daitezke, eta hori oso desatsegina da.
Nire ustez, txakurren nagusiek daukate erru osoa. Egin beharko lizatekeena txakurren gorotzak poltsa batean botatzea da. Hori ez badute egiten eta txakurren gorotzak lurrean uzten badituzte, txakurren nagusiak salatu egin beharko liratekeela uste dut. Beste aukera bat udaletxeal txakurrentzako kaka egiteko leku bat eraikitzeko izango litzateke.
Nire eskaera kontutan hartuko duzulakoan,
Sinadura
viernes, 12 de noviembre de 2010
Udalarentzako gutunak
Kaixo ni Julen(Gy) naiz eta gaur egin degu udalarentzako gutun polit-politak.
Guk erabaki dugu gutunak txakurren kakei buruz izango direla.
Pauso hauek daude:
1. Data eta tokia jarri behar da.
2. Nori zuzenduta dagoen.
3. Agurra jarri.
4. Idaztearen arrazoia.
5. Zure iritzia.
6. Agurra: zure erantzunaren zain.
7. Nork idatzi duen (sinadura).
Eta hau izan da dena.
Julen(Gy)
jueves, 11 de noviembre de 2010
Eguzki sistema
Kaixo Julen GM naiz eta Eguzki sistemari buruz hitz egingo dizuet.
Gaur sateliteak nolakoak diren ikasi dugu.Sateliteak irregularrak dira.
Eguzkiaren inguruan planetak, planeta-nano, asteroideak eta sateliteak bira egiten dute.
Ere esan nahi dizuegu gure laguna Asier gaixo dagoela. Zaindu zaitez!
miércoles, 10 de noviembre de 2010
martes, 9 de noviembre de 2010
Gaur ahaztu zaigu bloga egitea
Kaixo,
Gaur blogean idaztea zeharo pasa zaigu, beraz, bihar mesedez gogorarazi idatzi behar dugula!!
Mila esker eta bihar arte,
Alaia
lunes, 8 de noviembre de 2010
Arbela digitala
Kaixo Sergio naiz eta harrien eskema bat erakutsiko dizuet:
Gaur arbela digitala erabili dugu.Bertan inguruko, harrien errepasoa egin dugu.
Harri magmatikoak
Harri magmatikoak magma hozten denean ateratzen dira,adb: granitoa.
Harri sedimentarioak
Harri sedimentarioak gure hondarretik,eta beste harriko hondarretatik sortzen dira,adb: buztina.
Harri metamorfikoak
Harri metamorfikoak presio,eta tenperatura aldatzen denean sortzen dira,adb: arbela
sábado, 6 de noviembre de 2010
Zenbaki hamartarrak borobildu!
Kaixo!!
Hementxe oso interesgarria iruditu zaidan azalpen bat uzten dizuet.
Klikatu hemen
Honekin batera ariketa batzuk egiteko web orrialde bat.
Klikatu hemen
Gogoratu--> décima (hamarren), centésima (ehunen)--> milésima (milaren)
Honekin batera ariketa batzuk egiteko web orrialde bat.
Klikatu hemen
Gogoratu--> décima (hamarren), centésima (ehunen)--> milésima (milaren)
viernes, 5 de noviembre de 2010
Lurra: Eskematxoa
Kaixo,
Esan dizuedan moduan, Josuk egindako eskema jartzen dizuet. Oso ondo dagoela uste dut.
Pd: Klikatu irudiaren gainean, eta handiagoa ikusiko duzue!
Erabilgarria izatea espero dut. Ondo segi eta txintxo ibili!
Erabilgarria izatea espero dut. Ondo segi eta txintxo ibili!
Alaia
Poemak
Kaixo ni Jon Ander eta gaur egin ditugun poemei buruz hitz egingo dut:
Poemak 8 lerrokoak dira eta poema guztiak jarriko ditut:
Poemak walt disney-koak,lagunekoa,olatuena,andereñoari buruzkoa,izozkiei buruzkoa...
Lagun batzuk
Zergatik nire lagun?
Zergatik zu Jose?
Nire hoberen lagun,
Jose beti gose?
Zergatik joan zara?
Ni haserre nago.
Elkartuko al gara?
Ni bakarrik nago.
Ni jotzen nauzu
eta aspertzen ere.
Zu hoberena ingurun,
baina jotzen ere.
Zergatik joan naiz?
Hori jakin zuk
Beti hi izan haiz,
Gaiztoa zeuk!
Alvaro eta Ainize.
Olatuen soinua
Zergatik olatuak,
harriak joka
daude eguna jo,
eta gaua jo?
Horrela ere joka
daude beti jo
eta jo eta harri
gaixoak uzten?
Harriei ez die
minik egiten, ez
eta olatutxoak
jolasteko eta
dibertitzeko egin
nahi dute
beti harriak joka.
Andrea D eta Julen G.
Txutxeak
Laranja eta marrubi
zergatik jan hori?
Txutxedenda ireki
joan eta erosi?
Zergatik ez utzi ni?
Horixe nahi dut
Zergatik ez jakin nik?
Erantzungo ni.
Oso onak daudela
ela, ela, ela
Irikita egongo
dena ez eramango.
Beti joan zarelako
ez dizut nik uzten.
Horregatik ez zara
joango, ango, ango.
Haizea eta Julen Gy.
Izozkia
Hau izozkia al da?
Bainilazkoa da?
Edo marrubizkoa?
Baina hori zer da?
Zabore ona al du?
Oso zihur nago?
Bai? Izozkia al da?
Bi kolore ditu?
Bai hau izozkia da
Oso ona dago.
Ez da bainilazkoa.
Azukrea du.
Ez da marrubizkoa
A zer goxoa dan!
Txokolatezkoa da.
Pixka bat nahi duzu?
Segio eta Ivan
Aitona
Zer zabiltza aitona?
Lan egiten duzu?
Zer zabiltza aitona?
Lagunak egiten?
Zer zabiltza aitona?
Barre egiten duzu?
Zer zabiltza aitona?
Zure barre horrek,
nitaz barre egiten?
Ez daukat lanik mutil
Ez daukat lagunik,
Ez daukat parregurik,
ni zurekin nago,
mutil koskor bat zara.
Nitaz parre egom
zu Joseba maitea.
David
Zergatik lagun
gaixo zaude?
Zer daukazu?
Esan mesedez!
Zer gertatzen zaizu?
Nola zaude?
Etxean zaude
Zure bila nabil
Etxean nago,
gaixo- gaixorik.
Sukar handi,
handia dut nik.
Hementxe nago,.
Hemen zuen zain,
oso asperturik.
Mikel eta Mario
Andereñoa
Zenbat kontrol daukagu?
Zailak ala errezak?
Ze nota izango det?
Noiz izango dira?
Zein nota txarra?
Ze orduan daukagu?
Zenbat orri daude?
Separatuko gara?
Bat edo bi ez dakit,
ezin dizut esan.
Hamar bat edo bi bat
Zu errekreoan
Ni ala zu ez dakit.
goizean daukagu
Hamahiru orri
Ez dizut esango.
Telebista
Zer ikusten al zara?
Bob esponja al da?
Ez nago oso ziur.
Zer izan ahal da?
Bob esponja ez bada?
Doraemon izan ahal da?
Teletabiak dira?
Umeentzako da?
Pokemonak al dira?
Barregarria da.
Alizia al da?
Walt disney-koa da.
CSI izango da,
Beldurgarria da.
Zer ordu izango da?
itzali telebista.
Jon Ander eta Iker.
Fruta denda
Zergatik Alaia
itxi duzu gaur?
melokotoiak eta brinoiak
erosiko nituenean?
Bi lehengusu
eta lehengusuentzat?
Zergatik itxi duzu?
Gaur itxi dut, jaia delako
nire herriko plazan.
Zergatik zen jaia?
Gainera denboraldi ona
egiten zun.
Bihar irekiko dut.
denda goizean
Espero zu ikustea.
Adriana eta Julen A.
Zergatik ikaskide
Zergatik ikaskide
zaude hain triste?
Zergatik zaude gaizki?
Gaizki zaude gurekin
Zergatikan zaude?
Buruz behera zaude
ala zur eta lur?
Mate suspenditu dut
zero atera dut.
Haserretuta nago
nire lagunekin.
Ez, zuekin ez nago
beste batzuekin.
Buruz behera nago
ez zur eta lur.
Maider. C eta Andrea S
jueves, 4 de noviembre de 2010
Hartley 2
Kaixo,
Inguruko hurrengo gaia izango da eta hurrengoa oso interesgarria izan daitekeelakoan nago. Hartley orain dela gutxi, lurraren ondoan pasa den kometa da. Hemen uzten dizuet honen artikulutxo bat.
Zenbaki hamartarrak
Kaixo AndreaD. naiz eta zenbaki hamartarrei buruzko ariketa batzuk utziko dizkizuet:
Gaur David gaixorik egon da eta hemendik zaintzeko esaten diogu, laister ikusi nahi zaitugulako!
Bihar arte!
AndreaD.
miércoles, 3 de noviembre de 2010
ABISUA: HEZIKETA FISIKOA
Gogoratu bihar, heziketa fisikoa izango duzuela, beraz, kamiseta ekarri behar duzuela!
Zenbaki hamartarrak zatiki bihurtu
Kaixo David naiz eta gaur ordenagailuan hau egin dugu: zenbaki hamartarrak zatiki bihurtu ditugu.
Horrela egiten da-->
Jartzen dugu goiko aldean zenbakia komarik gabe eta beheko aldean, hurrengoa egin behar dugu: komaren ondoren dauden zenbakiak zenbatu eta gero, 1 jarri eta koma eta gero dauden zenbakiak 0 bihurtu.
0, 54--> 54
100 Ariketak--> Lehenengo ariketa--> Klikatu hemen
Bigarren ariketa--> Klikatu hemen
martes, 2 de noviembre de 2010
Harri Motak
Kaixo Maider C. naiz eta hemen daukazue inguruko harri motak:
1-HARRI MAGMATIKOAK
Mantuko magma hoztean eta solidotzean sortzen dira.Magma lurrazalaren azpiko aldean edo mantuan harri urtuz sortutako materiala da.Lurrazalera iristen denean eta solido bihurtzen denean sortzen dira harri magmatikoak.
2-HARRI SEDIMENTARIOAK
Urak garraitutako jalkin edo sedimentuak iaiertzetan...pilatzen dira.Garraiatutako material horien metaketak etengabea denez,azpian dauden materialak goikoen pisuaren eraginez trinkotu egiten dira,eta denborarakin harri sedimentarioak eratzen dituzte.
3-HARRI METAMORFIKOAK
Beroaren eta presioaren eraginez aldaketak jasan dituztenak dira harri metamorfikoak.Aldaketa horiek harriaren egituran bertan gertatzen dira,eta,beraz,lehenego harri zaharrak eraldatu eta beste harri berriak sortzen dira.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)