Hona hemen zenbaki hamartarrak lantzeko zenbait ariketa. Lehenengoak nahiko errazak dira, hala ere, bukaerako batzuk nahiko zailak dira.
Hemen uzten dizkizuet erronka moduan egin nahi baduzue. Nik egitera animatzen zaituztet!
Zenbaki hamartarrak <-- (Hemen klikatu ariketen web orrira joan nahi baduzue)
Zer moduz asteburu luzea? Nonbaitera joan al zarete?
Hementxe uzten dizuet gutun formal baten eskematxoa. Erabilgarria izatea espero dut. (Gogoratu laister, ahal badugu behintzat, udaletxera horrelako gutun bat bidaliko dugula). Beraz, garrantzitsua da honen egitura nolakoa den ondo ikastea.
Kaixo, Mario naiz eta atmosfera zer den azalduko dut.
Atmosfera Lurraren zati bat da eta aire geruza bat da.
Bertan troposfera eta estratosfera daude: Troposferan bizia dago. Estratosferan ozono-geruza dago (ozono-geruzak izpi ultramoreei ez die pasatzen uzten.)
Ni NORA naiz eta ingurun lurrikarak zer diren ikasi dugu:
Lurrikarak bat- bateko astinaldiak dira. Lurrikara bat gertatzen denean hiria suntsitzen du eta hiria oso gaizki geratzen da, horregatik berreraiki egin behar da hiri guztia.gero ordenagailu gelara joan gara eta bideo batzuk ikusi dugu:atmosfera,lurrarenak...
Kaixo, Julen A. naiz eta klasean egindako poema hauek hemen idatziko ditugu.
Euskara
10 urte ditut eta euskara mintzatu ahal dut, besteek ez dute hitz egiten baina frogatu zenbat dakiten! Gazteek gauza asko egiten dituzte, eta euskaraz hitz egiteko noiz denbora izango dute? Ainize
Examena
Examena dago, txuria arrosa da, morea berdea, bakarrik dakit ez dakidala.
Examena da, nire nota suspentso izango da... Exkusa bat daukat, baina ez dakit nola izango da.
Examena dago, txuria arrosa da, morea berdea da, bakarrik dakit ez dakidala. Iker
Ostadarra
Begiratu ezazu zuk Joaquin, ostadarra bere zazpi koloreekin. Gorria eta laranja, zeru goian dantzan, horia eta berdea, distiratsu eta polit dantzaka ordea, urdina eta morea, elkarrekin dantzaka erortzen zaie ilea, eta azkenik more argia eta bere dantzan sortzen digun bizia. Kolore guztiak dantzaka sortzen didate, nire poza eta jartzen didate bihotza taupaka. Eneko
Txokolatea.
Txokolatea janari ona, ematen dizu zoriona. Txokolatea lind bada oso ona ere egongo da. Eta txokolatea banatzen baduzu hobeagoa irudituko zaizu. Sergio